jueves, 28 de febrero de 2008

Historia berregiten!


Eskolan esan nizuen moduan, hona hemen interpretatu behar den egitura! Ea posible daukazuen eremu honetan erregistraturiko historia berregitea!

4 comentarios:

ariane dijo...

Historia geologikoa:
Hasieran, irudian ikusten ditugun intrusio igneoaren ezkerraldeko geruza sedimentarioak metatu ziren. Ondoren, E alderantzizko faila garatu zen,narras tolesak eratuz. Gero, higadurak geruza sedimentarioak higatu zituen (begiratu higadura gainazala). Honen gainean,irudian ikus ditzazkegun geruza sdeimentarioak metatu ziren eta A-tik B-rako faila normala garatu zen, baita C,D faila konjokatuak ere. Azkenik, irudian ikusten ditugun egitura guztiak mozten dituen intrusio igneoa garatu zen.
Ea zer iruditzen zaizuen!Ados al zaudete?
Saioa eta Ariane.

Geostruk dijo...

Beno, bada ematen du komentarioan jarritako azalpenak ondo azaltzen duela irudian ikusten dena! Dena den norbaiti bururatzen al zaio beste era bat C eta D failak azaltzeko?

Anónimo dijo...

Lehenengo D faila eratu zela (eskuinekoa) eta ondoren C (hareaharriaren ondoan bukatzen dena) sortu zela D moztuz. Eta biak tentsioaren eraginez sortu direla, beraz, higadura gainazaletik gorako prozesua ezingo zela Pirineotan eman.

Anónimo dijo...

ez,pirineoetan lehenengo atala(higadura gainazala baino lehenago)gerta zitekeen.gaineko zatia tentsio egoera baten ondorioz gertatu da.
ni ados nago 3rekin.